Kargatzen...
Itxi

00:40an

Zeledonen igoera zuzenean, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Leer en Castellano

Ilaski Serranok aurkeztuta, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Gorka Ortiz de Urbina 'Zeledon' izango ditu saioak gonbidatu.

Zeledonen igoera. ETBko bideo batetik ateratako irudia

Zeledonen igoera, Gasteizko jaiei agur esango dien ekitaldia, zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur gauean. Emanaldia 00:40an hasiko da, eta Ilaski Serranok gidatuko du, Andre Maria Zuriaren plazatik zuzenean. Zeledonen igoeraren kontakizuna Unai Ugarte Radio Euskadiko esatariarekin batera egingo du Ilaskik.

Horrez gain, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta Gorka Ortiz de Urbina Zeledon izango dituzte saioan gonbidatu, eta Gasteizko jaiek eman duten unerik onenen errepasoa egingo du Ilaski Serranok haiekin batera.

Informazio gehiago (1)