Gaur, 22:15ean
Miren Arrieta eta Joseina Etxeberria 'Donostiako Aste Nagusia 2019' saioan
EiTB
Gaur gaueko suak Italiako Scarsella su-etxeak eskainiko ditu.
Gaur gauean, Miren Arrieta aktorea eta Joseina Etxeberria DJ eta Euskadi Irratiko kazetari eta esataria izango dituzte gonbidatu 'Donostiako Aste Nagusia 2019' saioan.
Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak, gainera, Kontxako pasealekutik zuzenean eskainiko dute asteleheneko su-festa, Scarsella su-etxe italiarraren eskutik. Jaione Carpintero kazetaria, aldiz, Donostiako Tabakalerako azken solairura igoko da, Prisma aretora, eta suak bertatik nola ikusten diren erakutsiko digu.
Bestalde, Iñigo Agirre gastronomia kontuekin ibiliko da. Zurriolako Street Food nazioarteko janarien dastaketan izango da, eta eguna patata-tortilla lehiaketan bukatuko du.
'Donostiako Astea Nagusia 2019' astelehen honetan izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.