Gaur, 22:15ean
Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreak, 'Donostiako Aste Nagusia 2019' saioan
EiTB
Madrilgo Vulcano su-etxearen ikuskizuna izango da zuzenean ikusgai.
Gaur gauean, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreak izango dira 'Donostiako Aste Nagusia 2019' saioan gonbidatu. Agustin Ezenarro eta Izaro Iraetarekin arituko dira Kontxako pasealekutik zuzenean, eta Losers antzezlana aurkeztuko dute. Bestalde, Josu Rodriguez disko-jartzailea ere hartuko dute saioan, eta udan duen bizimoduaren berri emango du.
Horrez gain, Iñigo Agirrek urtero Aste Nagusian egiten duten bizikleta festako erreportajea eskainiko du, eta Jaione Carpintero Ciudad San Sebastián itsasontzian sartuko da, suak Kontxako badiatik zuzenean ikusteko. Astearteko su-festa Madrilgo Vulcano su-etxeak eskainiko du.
'Donostiako Aste Nagusia 2019' gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.