Audientzia
Hondarribiko banderaren emanaldia, audientzia- buru, igande goizean
EITB
Horrez gain, 'Donostiako Aste Nagusia 2019' saioak audientziaren harrera bikaina izan du asteburuan.
Igande goizean, Hondarribiko estropaden zuzeneko emanaldia audientzia-buru izan zen. Euskotren Ligako II. Mapfre Banderak bere ordu tartean lidergoa lortu zuen % 16,6ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 17,6ko kuotarekin. Ondoren, Eusko Label ligako XXXII. Hondarribiko bandera- Mapfre sariaren emanaldia ere nagusi izan zen, % 23,2ko audientzia zatia eta euskaldunen % 24,1eko kuota bereganatuz.
Donostiako Aste Nagusia
Horrez gain, Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak aurkeztutako 'Donostiako Aste Nagusia 2019' saioak audientziaren harrera bikaina izan zuen. Igandeko saioak % 7,1eko audientzia zatia eta euskaldunen % 13,2ko kuota lortu zituen. Halaber, 126.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Gauero, Kontxako pasealekutik zuzenean Donostiako su artifizialak eskaintzen ditu saioak.
Bestalde, igandean, 'Donostiako Aste Nagusia 2019' saioaren aurretik ikusgai izan zen 'Oholtzan. Donostia Kantuan' saioak % 5,1eko audientzia zatia lortu zuen, eta euskaldunen artean audientzia-buru izan zen, % 13,5eko kuotarekin.