Kargatzen...
Itxi

Audientzia

Zarauzko pilota torneoaren finalaurrekoa, bere ordu-tartean nagusi, ostegunean

EiTB

Leer en Castellano

ETB2ko arratsaldeko 'El libro de los negros' minisailak ere audientziaren harrera bikaina izan zuen.

Zarauzko Torneoaren lehen finalaurrekoaren irudia. EiTB

Ostegun arratsaldean Azkoitian jokatu zen Zarauzko ¿pilota torneoaren finalaurrekoaren zuzeneko emanaldia bere ordu-tartean nagusi izan zen % 12,3ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 26,4ko kuota bereganatuz. Irribarria-Rezusta bikoteak irabazi zuen norgehiagoka, eta igandean, abuztuaren 18an, jokatuko dute finala. Partida ETB1en eta eitb.eus-en izango da zuzenean ikusgai, 17:00etatik aurrera.

Bestalde, ETB2k arratsalde osoan zehar eskainitako El libro de los negros minisailak ere audientziaren harrera bikaina izan zuen. Mini-sailaren sei atalek batez beste % 9,9ko kuota izan zuten. Halaber, 111.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuten Euskadin eta eragin eremuan.

Informazio gehiago (1)