FesTVal 2019
'A Bocados' saioak FesTVal saria eskuratu du
EITB
ETB2k astelehenetik ostiralera eskaintzen du 'A Bocados' saioa, eta laster ekingo dio hirugarren denboraldiari.
Your browser doesn’t support HTML5 video
ETB2n Ander Gonzalezek eta Gabriela Uriartek aurkezten duten 'A Bocados' saioak FesTVal sarietako bat jaso du aurten. FesTVal telebista jaialdia irailaren 2tik 8ra ospatu da Gasteizen.
ETB2k astelehenetik ostiralera eskaintzen du 'A Bocados' saioa, eta laster ekingo dio hirugarren denboraldiari. Jaki osasuntsu eta goxoak prestatzen erakustea da saioaren asmoa. Ander Gonzalez sukaldaria eta Gabriela Uriarte nutrizionista errezeta guztietan oreka bilatzen saiatuko dira, baina euren artean, bakoitzak berea defendatu nahi duelako, egoera dibertigarriak sortuko ditu.
Dygital ekoiztetxeak eta Euskal Telebistak ekoiztutako saioak, halaber, umorea, trikimailuak, gezurtatzeak, aholkuak eta erronkak ditu osagai. Anderrek bere errezeta erakargarriak azaltzen dituen bitartean, Gabik osasuntsu jaten erakutsiko digu, eta horretarako bere baliabide guztiak erabiliko ditu. Anderri erronka eta dastatze harrigarriak eginaraziko dizkio, egunero jaten dugunaz jabetu gaitezen.