22:30ean
'La oportunidad de mi vida' pelikularen estreinaldia, larunbat honetan, ETB2n
eitb.eus
Erredakzioa
Maitasun istorio dibertigarriak ditu hizpide komedia frantziarrak. 'Eguraldia' saioaren ostean hasiko da pelikula.
Euskal Telebistaren bigarren kateak La oportunidad de mi vida komedia frantziarra estreinatuko du larunbat honetan, abuztuak 24, 22:30ean, Eguraldia saioaren ostean.
Julien Monnierrek arazo larria du: bere maitasun harremanek bi asteko iraupena baino ez dute, nahiz eta aholkulari aparta den. Arrazoia hauxe da: txikitatik zorte oso txarra du Julienek, eta balbea du gainera; gertu dituen emakumeengan du eragina horrek.
Ez galdu filmaren estreinaldia, larunbat honetan, ETB2n.