22:30ean
Flandrian izango da gaurko 'Vascos por el Mundo' saioa
EITB
Pedro Mardones kazetariak Gante, Anberes eta Brujas hiriak ezagutuko ditu.
Gaur gaueko 'Vascos por el Mundo' saioan, Pedro Mardones kazetaria Flandriara bidaiatuko da, eta Belgikako eskualde honetako hiru hiririk garrantzitsuenetan izango da: Ganten, Anberesen eta Brujasen, hain zuzen ere. Txokolatea, garagardoa eta patata frijituak maite dutenentzat bidaia ezin hobea da.
Sei euskaldun izango dira hiru hirietan gidari: Monika Villalba, Janire Fernandez, Gaizka Elorrieta, Nagore Centeno eta Ane eta Asier Araguiz anai-arrebak.
'Vascos por el Mundo' ostegunero izaten da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.