22:00etan
Itsasne Nuñez eta Bea Sever, gaur gauean, 'Bilboko Aste Nagusia 2019' saioan
EITB
Ourenseko Xaraiva su-etxearen ikuskizuna izango da zuzenean ikusgai.
Gaur gauean, Itsasne Núñez txupinera eta Bea Sever pregoilaria izango dituzte 'Bilboko Aste Nagusia 2019' saioan gonbidatu.
Agustin Ezenarrok eta Ilaski Serranok aurkeztuko duten saioak, gainera, zuzenean eskainiko ditu Ourenseko Xaraiva su-etxearen ikuskizuna.
Igandera bitartean, 'Bilboko Aste Nagusia 2019' saioa gauero izango da ikusgai 22:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.