Audientziak
'La Noche de…', eguneko saiorik ikusiena Euskadin
EITB
Felix Linaresek aurkeztutako saioak % 17,2ko audientzia zatia lortu zuen, azken bost urteetako daturik onena.
Astearteko 'La Noche de…' eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin, audientzia datu bikainak bereganatuz. Felix Linaresek aurkeztutako saioak % 17,2ko kuota lortu zuen, azken bost urteetako daturik altuena. Halaber, 238.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Sei astez jarraian izan da 'LND' bere ordu-tartean audientzia-buru.
Nada que declarar komedia frantziarra ere bere ordu-tartean nagusi izan zen, % 14,1eko kuotarekin. Gainera, 197.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.