Itxi

Gaur, 15:55etik aurrera

Lekeitioko Antzar Eguna, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Leer en Castellano

Imanol Artolak eta Ana Goitiak egingo dute antzara-jokoaren kontakizuna, 15:55etik aurrera, zuzenean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Lekeitiok San Antolin jaietako egun handiena ospatuko du gaur: Antzar Eguna. Euskal Telebistako kamerak bertan izango dira antzara-jokoa zuzenean eskaintzeko. Imanol Artolak eta Ana Goitiak egingo dute kontakizuna, eta Maite Eskarmendik eta Iñigo Agirrek bertako giroaren berri emango digute eta elkarrizketak egingo dituzte Lekeitioko portuan eta kaleetan barrena.

300 urte baino gehiago dituen jokoa zuzenean ikusteaz gain, emanaldian zehar, aurreko egunetan kuadrillek potinak nola prestatzen dituzten, antzarak Lekeitiora nola ekartzen dituzten eta jokoa nola egiten den erakutsiko digute. Bestalde, San Antolin eguneko lanak ere ezagutuko dituzte: potinen zozketa, jokoan parte hartuko duten gazteak pisatzeko lanak...

Hainbat gonbidatu izango ditu Artzar Eguneko saio bereziak. Besteak beste, Koldo Goitia Lekeitioko alkatea, Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatua, Itxaro Mentxaka opera abeslari eta aurtengo txupinera, Arantza Bengoetxea Lea-Artibaiko arraunlaria, Joseba Jimenez Isuntzako arraunlari ohia, Idoia Azkorta Etorkizuna dantza taldeko kidea, Mikel Gabiola San Antolin jaietako kartelaren egilea eta Jesus Mari Laka Mendexako tiratzaileen arduraduna.

15:55ean hasi eta 19:00ak arte egingo duten emanaldia zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)