Itxi

ETB2n

Joseba Arguiñanoren bi saioak, martxan

EiTB

Leer en Castellano

'Escapadas con Joseba Arguiñano' larunbatetan izango da ikusgai, eta 'Historias a Bocados', igandeetan.

Joseba Arguiñano

Joseba Arguiñanok ETB2n gidatzen dituen bi saioek asteburu honetan ekingo diote denboraldi berriari. Asteon, xarma handiko euskal txoko batera egingo du bisita 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioan. Igandeetan, gozogile eta sukaldari zarauztarrak ibilbide gastronomiko berriak proposatuko dizkigu 'Historias a Bocados' saioan.

'Escapadas con Joseba Arguiñano'

Arantzazuko Santutegira eraman gaitu Josebak lehen atalean. Peio Zabala fraidearen eskutik ezagutu du bost mendeko historia luzea duen paraje eder hau.

Santutegia Aizkorri-Aratz Parke Naturalean dago, Gipuzkoa eta Araba arteko mugan. 194 kilometro karratuko azalerarekin, parkea zeharkatzen duten ibilbide ederretako bat ezagutuko du Josebak Ilaski Azaldegi parketxeko arduradunarekin.

Horrez gain, Goiko Benta ostatuan egongo da, 500 urteko historia duen ostatuan, Miren Maiztegi arduradunarekin, eta Zelai Zabal jatetxean, Alberto Elorza sukaldariarekin.

Amaitzeko, Oñatin, Arrikrutz kobazuloa bisitatuko du Miren Lide Zumalde interpretazio zentroko gidariarekin.

Arantzazura egingo duen bisita honetan, gainera, gastronomiaz gozatzeko aukera izango du Josebak. Hegaluzea piperrekin eta tomatea concassé erara prestatuko ditu, eta bakailaoa hiru modutara dastatuko du.

'Historias a Bocados', igandean

Igandean, Joseba Arguiñanok Zierbena bisitatuko du. Bertan, argazkigintza asko maite duen Javier San Ginés ezagutuko du. Josebak foie eta ardo gorriarekin egositako sagarra prestatzen duen bitartean, Javier herriari eta herritarrei egindako argazkiez mintzatuko zaio. Bazkalostean, Punta Lucerora joango dira elkarrekin.

Jose Ignacio Elosegi Txapela ezizenarekin ezagutzen dute txikitatik. Portuko auzoan bizi denez, bertako istorioak kontatuko dizkio Josebari. Hamalau urterekin hasi zen itsasoan lanean, eta hamar urte egin zituen arrantzale gisara. Gaur egun, txipiroiak harrapatzen ibiltzen da. Berak arrantzatutako hiru begihandi plantxan egingo dituzte.

Gonzalo Sotok 60 urte ditu, eta Arena auzoan bizi da. Itsasoarekin lotutako hainbat oroitzapen kontatuko dizkio Josebari; horien artean, Arena hondartzara alga kopuru handiak heltzen zireneko garaia. Herritarrek algak bildu eta ondoko fabrika batera eramaten zituzten prozesatzera. Saltsa berdean egindako antxoak jango dituzte elkarrekin.

Informazio gehiago (2)