ETB2n, 22:30ean
'Juego de Cartas' saioaren denboraldi berria, gaurtik aurrera
EiTB
Javi Sierra Euskal Herrian barrena ibiliko da elkarren aurka lehiatu nahi duten jatetxeen bila.
Gastronomia, bat-batekotasuna eta umorea uztartzen dituen 'Juego de Cartas' saioaren 3. denboraldia astelehen honetan jarriko da abian, ETB2n. Javi Sierra sukaldaria Euskal Herrian barrena ibiliko da elkarren aurka lehiatu nahi duten jatetxeen bila.
Lehenengo atalean, 'Juego de Cartas' saioak Bilboko itsasadarreko bi aldeak batuko ditu. Barakaldoko Puerta de Bilbao hotela, Leioako Mendibil Jauregia, Getxoko La Kazuela jatetxea eta Santurtziko Oriol Jauregia izango dira nor baino nor gehiago.
'Juego de Cartas' astelehenero izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean.