Itxi

Oholtzan

Dantza Retroen Euskal Herriko Txapelketa, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Leer en Castellano

Izaro Iraetak eta Agustin Ezenarrok gidatuko dute Azpeitiko Soreasu kultur gunean grabatutako emanaldia.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Oholtzan' saioaren barruan, Dantza Retroen Euskal Herriko Txapelketa izango dugu ikusgai gaur gauean. Iragan maiatzaren 18an Azpeitiko Soreasu kultur gunean grabatutako emanaldia dugu, eta Izaro Iraetak eta Agustin Ezenarrok egingo dituzte gidari lanak.

Euskal Herri mailan lehen aldiz antolatu dute halako txapelketa bat. Adin tarte ezberdinetako dantzari amateurrek hartu zuten parte dantza estilo ezberdinetan: areto dantzak (balsa, tangoa eta pasodoblea) eta dantza latinoak (bachata, txa-txa-txa eta salsa). Parte-hartzaileek Espainiako eta Europako txapelketetarako txartela eskuratzeko aukera izan zuten bertan.

Lehiaketaz gain, zenbait dantza erakustaldi izango ditugu ikusgai Amaia Gonzalez Caballero Bartzelonako Cuba Rock de Llinars de Valls eta Dantzaki Orbegozo dantza eskoletako kideen eskutik.

'Oholtzan' saioa 22:00etan izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)