22:30ean
Hagan izango da 'Vascos por el Mundo' saioa gaur gauean
EiTB
Leyre Samanes kazetariak Ane, Urko, Ion, Josu, César eta Borja euskaldunekin ezagutuko du Herbehereetako hirugarren hiririk handiena.
Gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioan, Leyre Samanes kazetariak Haga hiria bisitatuko du, Herbehereetako hirugarren hiririk handiena. Ane, Urko, Ion, Josu, César eta Borja euskaldunek gidatuta, kostaldeko hiri zoragarri honetako sekretuak ezagutuko ditu Leyrek.
Besteak beste, Binnenhof (legebiltzarraren egoitza), Noordeinde jauregia (erregearen bulegoa) eta Nazioarteko Justizia Auzitegiaren egoitza bisitatuko dituzte.
Gainera, Sheveningen arrantzale auzora joango dira, portuan eta hondartzan eguna pasatzera. Horrez gain, noriara igoko dira hiriko bista ikusgarriez gozatzeko. Amaitzeko, TU Delft unibertsitate campusa eta Hagako basoa ezagutuko dituzte.
'Vascos por el Mundo' saioa asteazkenetan izango da ikusgai aurrerantzean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.