22:00etan
Mendabiako pilota jaialdia, gaur gauean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Bengoetxea VI-Salaverri eta Victor-Aretxabaleta izango dira aurrez aurre partida nagusian.
Pilota emankizuna. EiTBren bideo batetik hartutako irudia
Gaurko 'ETB Kantxa' saioa Mendabia herritik eskainiko da, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etatik aurrera.
Jaialdia Agirre-Aranguren eta Arteaga II-Iturriaga bikoteen arteko norgehiagokarekin hasiko da.
Ondoren, partida nagusian, Bengoetxea VI-Salaverri eta Victor-Aretxabaleta izango dira aurrez aurre.