ETB-2n
Emaus fundazioaren proiektu berriez, ostiraleko 'Forum'en
A.H.
EITB
Erakundearen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz mintzatuko dira bi ordezkari David Barberorekin.
Javier Pedrini, Emaus Fundazioaren presidenteorde internazionala, eta Amaia Uribe, erakundeak Bizkaian duen arduraduna, hartuko ditu gonbidatu David Barberok ostiraleko ''Forum'' saioan. 08:05etik aurrera ETB-2n ikusgai izango den solasaldian, XX. mende erdialdean Frantzian jaio zen fundazio honen historioaz eta helburuez arituko dira hizketan. Bide batez, momentu honetan esku artean dituzten proiektuak azalduko dituzte.