22:30ean
'Vascos por el Mundo' Zipren izango da gaur gauean
EITB
Nahiara Gago kazetariak Mediterraneoko uhartea ezagutuko du bertan bizi diren bost euskaldunen eskutik.
Gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioak Zipre ezagutuko du, Mediterraneo itsasoko hirugarren uharterik handiena. Nahiara Gago kazetariak irlako sekretuak ezagutuko ditu bertan bizi diren bost euskaldunen eskutik: Jon Larrea, Andrea Badiola, Mikel Gonzalez de Martin, Ander Murillo eta Jon Gaztañaga.
Herrialdeko hiriburua Nicosia da. Hiriaren erdia Zipreko Errepublikak kontrolatzen du, beste erdia, ordea, Turkiaren kontrolpean dago.
Familia osoarentzako planak eskaintzen dituen uhartea da. Tokirik ikusgarrienen artean, Petra Tou Romiou harria ezagutuko du saioak, Afrodita maitasunaren eta edertasunaren jainkosa jaio zen tokia. Marco Antoniok Cleopatrari egindako oparia da Zipreko uhartea eta ur hauetan igeri egitean betirako maitasuna lortu daitekeela dio kondairak.
Lárnacako Mackenzie Beacheko uretan igeri egin eta kirol akuatikoak praktikatzeko parada egingo du saioak.
'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.