Gaur, 22:30ean
'Restaurante sin Barrera'ko lehiakideek bazkari bat prestatuko dute Iberoko jaietan
EiTB
Iñaki Urrutiak aurkeztutako saioaren bigarren atalak herri bateko jaietara eramango ditu zortzi lehiakideak, bertako jai-giroan murgildu daitezen.
Gaur gauean, 'Restaurante Sin Barreras' saioaren bigarren atalean, zortzi partaideak Iberoko jaietan izango dira. Nafarroako herri honetako jai-giroa ezagutu dute eta herri bazkari bat eskaini beharko diete bertako auzokideei. Alex, Igone, Julen, Leire, Lucía, Mikel, Saioa eta Sergio partaideek asteko ikaslerik onenaren saria lortzeko lehiatuko dira Iñaki Urrutiak gidatutako saioan.
Baina aurretik, eskolak jaso beharko dituzte. Hasteko, Iñaki Andradas sukaldariak eskainitako sukaldaritza tailerrean, haragia bere goarnizioarekin prestatzen ikasiko dute.
Ondoren, Luisa Lopez sala eta protokolo irakasleak erretiluen lasterketa bat proposatuko die, haien trebetasuna eta oreka hobetzeko asmoarekin.
Amaitzeko, herriko jaietako giroan murgilduta, proba finala egin beharko dute eta mailako bazkaria eskaini beharko diete Iberoko alkateari eta Juan Martínez de Irujo eta Mikel Beroiz pilotariei.
'Restaurante Sin Barreras' saioak desgaitasuna duten zortzi gazte hartzen ditu protagonista. Lehiakideek euren bizitzako erronkarik handienari aurre egin beharko diote: sei astetan jatetxe bateko langile izateko prestatu beharko dira.
'Restaurante sin Barreras' gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.