20:00etan
Valderejoko parke naturala, arratsaldean, 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioan
EiTB
Joseba Arguiñanok Arabako parke naturala ezagutuko du.
Joseba Arguiñanok Valderejoko parke naturala ezagutuko du gaur 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioan. Anfitrioi lanetan Xabier Ortiz egongo da berarekin, gaur egun biztanlerik gabe dagoen Villamardones herrian jaiotako 75 urteko gizona. Parke naturalean zehar murgilduko dira eta bertako biztanleen historia, ohitura eta tradizioak ezagutuko dituzte.
Yolanda Sobrón, Gaubeako turismo arduradunak, eskualdeko despopulatze datuak emango dizkio Josebari, eta elkarrekin parke naturala zeharkatzen duten ibilbideetako bat egingo dute.
Lalastra herrian Valderejoko jatetxe bakarra dago: Valderejo Etxea. Jorge Lopez sukaldari eta jabeak txahal plater berezia prestatuko dio Josebari.
Valderejoko ezaugarri ezagunetakoa bertan bizi diren sai arreak dira. Elena Garcia, parkeko langilea, animalia hauen inguruan arituko da Josebarekin.
Amaitzeko, Villanañe herrian dagoen Baronatarren dorretxera bisita egingo du Josebak, Uxue Alondok gidatuta.
'Escapadas con Joseba Arguiñano' gaur izango da ikusgai 20:00etan ETB2n eta eitb.eus-en