Kirolak zuzenean
Bidasoa Irun vs HC Eurofarm Rabotnik eta San Mateoko finala, gaur, EiTBn
EiTB
'Helmuga' saioak Yakhia Ndong arraunlaria, Leire Fernandez mendi korrikalaria eta Patxi Peula patinatzailea hartuko ditu protagonista.
Zuzeneko bi kirol emankizun izango ditugu gaur ETB1en eta eitb.eus-en. Batetik, EHF Txapeldunen Ligako Bidasoa Irun vs HC Eurofarm Rabotnik norgehiagoka, 12:10ean. Bestetik, San Mateo Torneoko finala, 17:00etan. Logroñoko pilota jaialdia bi partida hauek osatuko dute: Jaka-Bikuña / Victor-Aranguren eta Arretxe II-Erasun / Egiguren V-Garmendia.
Bestalde, aste honetako 'Helmuga' saioan hiru kirolari hartuko dituzte protagonista. Yakhia Ndong Portugaleteko arraunlaria dugu horietako bat. Patera batean etorri zen gurera eta bizi esperientzia kontatuko digu, hainbat argi-ilunekin batera. Bigarren erreportajea Leire Fernandez mendi korrikalariari buruzkoa izango da. Obarioetako minbizia dauka une honetan. Umorez eta gogoz dago infernuari aurre egiteko. Patxi Peula patinatzaileak, berriz, kirol berezi horren nondik norakoak azalduko dizkigu. Irudi ikusgarriez lagunduta. Ana Ramosek gidatutako saioa 11:30ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en
Amaitzeko, 13:30ean ETB4n eta eitb.eus-en Zumaiako Jai Alai World Tour zesta punta torneoko finala eskainiko da.