20:00etan
'Escapadas con Joseba Arguiñano' Urkiolako Parke Naturalean izango da gaur
EiTB
Toki-Alai parke-etxea, Hiru Gurutzeen Begiratokia eta Urkiolako hotela eta Santutegia ezagutuko ditu sukaldariak, besteak beste.
Joseba Arguiñano Urkiolako Parke Naturalera joango da gaur 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioan. Bertan, Eli Bizkarralegorrak, bizi guztia Bizkaiko alderdi horretan eman duen 63 urteko emakumeak, hartuko du Joseba.
Aramotz eta Arangio mendizerra eta Durangaldearen artean kokatutako Urkiolako parajean Toki-Alai parke-etxea dugu. Zigor Arteaga ingurumen hezitzailearen laguntzaz ezagutuko du lekua.
Taldean lehiatzeko ibilbide ginkanaren eskaintza egiten dute parke-etxean. Hainbat leku esanguratsuetan barrena egiten dira ibilbide hauek, eta Hiru Gurutzeen Begiratokian dute amaiera. Josebak Susana Alberdi ingurumen hezitzailearekin zeharkatuko du ibilbidea.
Parkearen erdian Gaizka Gomezek gobernatzen duen Urkiolako Santutegiko Hotela, 'Lagunetxea', dugu. Bertara joateaz gain, Urkiolako Santutegia ere ezagutuko du Arguiñanok Felix Morenoren eskutik.
'Escapadas con Joseba Arguiñano' 20:00etan izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.