Audientzia
'Juego de Cartas' saioak % 11,0ko kuota lortu du, denboraldiko daturik onena
EiTB
'Etxeko sukaldaritza Goierrin' atalak 244.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.
Astelehen honetan, 'Juego de Cartas' saioak denboraldiko daturik onena lortu du: % 11,0ko audientzia zatia. Halaber, Etxeko sukaldaritza Goierrin atalak 244.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu du Euskadin eta eragin eremuan, eta 2017ko abendutik saiorik ikusiena izan da.
Javi Sierra sukaldariak maila eta ezaugarri bereko Euskal Herriko lau jatetxe hartzen ditu astelehenero saioan, horietako onena zein den erabakitzeko, bost alde aztertuta: espazioa, azpiegitura eta sukaldearen antolamendua, menua, zerbitzua, eta kalitatearen eta prezioaren arteko harremana.
'Juego de Cartas' astelehenero izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean.