22:30ean
'Vascos por el Mundo' Eslovakian izango da gaur gauean
EiTB
Amaiur Elizarik Europako zentroko herrialde honen edertasuna, tradizioa eta kultura ezagutuko ditu bertan bizi diren Jon, Fernando, Marta, Joxeba eta Silviaren eskutik.
Amaiur Elizari kazetariak Eslovakia bisitatuko du 'Vascos por el Mundo' saioaren gaurko atalean, eta herrialdearen edertasuna, tradizioa eta kultura ezagutuko ditu bertan bizi diren Jon, Fernando, Marta, Joxeba eta Silviaren eskutik.
Danubio ibaiak erditik banatzen du Bratislava hiriburua. Hiriko alde zaharra XVII. eta XVIII. mendeetakoa da eta xarma berezia du. Gainera, hazkunde eta hedapen prozesuan murgildutako herrialdearen bihotza da. 1993. urtean banatu zen Eslovakia Txekiar Errepublikatik.
Besteak beste, Banska Bystrica, Hron ibaiaren ertzean dagoen hiria, eta Dobsinskako kobazuloak ezagutuko ditu, eta Eslovakiako koliba tipiko batean bazkalduko dute.
'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.