Itxi

22:00etan

'Albaola itsas kultur faktoriak 5 urte, Tadusak' emanaldia, gaur, ETB1en

EiTB

Leer en Castellano

Itsasoarekin lotura duten abestiak eskainiko ditu Miren Fernandez buru duen musika taldeak, Ane Sarasua kantariaren eta Adore Jazz dantza taldearen laguntzaz.

Albaola itsas kultur faktorian grabatutako emanaldia. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

'Oholtzan' saioak Pasaiako Albaola itsas kultur faktoriaren bosgarren urteurreneko ikuskizuna dakarkigu gaur. Ekainaren 29an grabatutako emanaldian Ibon Fernandez kazetariak egingo ditu gidari lanak, eta Pasaiako eta Albaola faktoriako hainbat txoko eta bitxikeria kontatuko dizkigu. 

Ikuskizunak Tadusak musika taldea izango du protagonista. Itsasoarekin lotutako abestiak eskainiko dizkigute Juan Ezeiza eta Martin Zarko musikariek eta Miren Fernandez kantariak osatzen dute taldeak. Eurekin batera, Ane Sarasua abeslaria eta Adore Jazz dantza taldea arituko dira, besteak beste. 

Jarraian, Musika eta itsasoa film laburra ikusi ahal izango dugu. Intermezzok abesbatza liriko profesionalen munduan egindako 15 urteko ibilbidea ospatzeko sortutako filmak urteotan guztiotan bertatik pasa diren musikari guztiak omendu nahi ditu, baita interpretatu duten musika eta antzeztoki eta espazioak ere.

'Oholtzan' saioa gaur izango dugu ikusgai 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en.