Audientzia
'Juego de Cartas' saioak inoizko daturik onena lortu zuen astelehenean
EiTB
Saioak % 12,6ko audientzia-zatia eta 198.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du.
Astelehen honetako 'Juego de Cartas' saioak inoizko daturik onena lortu du: % 12,6ko audientzia-zatia.
Javi Sierra sukaldariak aurkeztuta, Galiziako gastronomia onenaren ordezkari izateko lehia bizian aritu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako bina jatetxe Olagarroaren derbia atalean.
Saioak 198.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.