Itxi

22:30ean

'Deliverance Creek' westerna, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Leer en Castellano

Belle Barlowek (Lauren Ambrose) hiru seme-alaba ditu eta bere familia eta lurrak babesten saiatuko da kosta ahala kosta.

Lauren Ambrose aktorea 'Deliverance Creek' westernaren fotograma batean

ETB2k Deliverance Creek filma eskainiko du gaur, 22:30ean. Western dramatiko hau XIX. mendeko Ameriketako Estatu Batuetan kokatuta dago, Gerra Zibil batetik atera berri den herrialdean.

Film honek Belle Barloweren (Lauren Ambrose) istorioa kontatzen du, alargun geratu berri den hiru seme-alabaren ama. Hiri batean bizi dira, bertako egoera ekonomikoa ez da batere ona, eta bankuek are gehiago estutzen dituzte larri dauden familiak. Egoera zail horretan, ezbaian jarriko dira protagonistaren printzipio moralak, eta, ondorioz, pertsona eredugarria izan edo bere familia babestu erabaki beharko du.

Ez galdu Deliverance Creek filma, gaur gauean, ETB2n.