Itxi

20:00etan

Iruña Oka, gaur, 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Joseba Arguiñanok Iruña Oka bisitatuko du, Mandaita, Olabarri, Tresponde, Billoda eta Langraiz Oka herriek osatutako Arabako udalerria.

Joseba Arguiñano Iruña Okan egongo da. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Gaur, 'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioan, gure sukaldariak Iruña Oka bisitatuko du, Mandaita, Olabarri, Tresponde, Billoda eta Langraiz Oka herriek osatutako Arabako udalerria.

Josetxo Juguitu, 72 urteko Langraiz Okako bizilaguna, Josebaren anfitrioia izango da. Hasteko, herriko iturri ospetsuenera eramango du eta hiriguneko kaleetan zehar ibili ondoren, Josebak txakolin lurrinarekin egindako muskuiluak tomate saltsarekin prestatuko dizkio.

Bestalde, Badaiako mendilerroa ezagutuko du Josebak, Alfonso Garrosa udaletxeko urbanismo teknikariak lagunduta. Artadi ederra igaro ondoren, bertan dauden komunikazio-dorre karlistetako batera igoko dira. Dorreak elkarren artean komunikatzeko, ispiluen bitartez seinale optikoak emititzen zituzten.

Euskal Herriko alde honetako gastronomia dastatzeko asmoarekin, gainera, Mandaitako Badaia jatetxeko sukaldera sartuko da Joseba. Bertan, Marijo Lopezek bere errezetarik berezienetako bat eskainiko dio: orkatz haragi-bolak boletus saltsarekin.

Horrez gain, Santa Catalina lorategi botanikora joango da Xabier Aldarekin. Munduko bost kontinenteetako 1.000 espezie baino gehiago biltzen ditu lorategiak, eta gainera, Estatu mailan Starlight sailkapena lortu duen lorategi bakarra da: gauean zeru garbiarekin izarrak ikusteko baldintza guztiak betetzen dituen penintsulako toki bakarrenetako bat da, hain zuzen ere.

Amaitzeko, Iruña-Veleia erromatar-aztarnategia ezagutuko du Josebak, Isabel Buesa gidariaren eskutik. Hiri erromatar hura milaka biztanle izan zituen, Astorga eta Bordele arteko bidean, oso toki estrategikoan kokatuta zegoelako. Apurka apurka hiria gainbeheran erori zen eta V. mendean populazio osoa galdu zuen.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' gaur izango da ikusgai 20:00etatik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)