20:00etan
'Historias a Bocados' Barakaldoko Errekatxo auzoan izango da gaur
EiTB
Joseba Arguiñanok Julian Larrea, Miren Landaburu eta Jose Miguel Alvarez auzokideen istorioak ezagutuko ditu.
Gaur, 'Historias a Bocados' saioan, Joseba Arguiñano Barakaldoko Errekatxo auzoko bizilagunekin arituko da.
Julian Larreak 90 urte ditu, eta energiaz beterik dago. Bizitzan zehar bildu dituen objektu ezberdinak erakutsiko dizkio Josebari: zintzarriak, aizkorak, etxeko tresnak eta ortua lantzeko tresnak, besteak beste. Altxor etnografiko honekin harrituta utziko du Joseba, eta aizkorarekin egurra mozteko desafioa botako dio gure aurkezleari. Amaitutakoan, Barakaldoko erara prestatutako piperrak jango dituzte elkarrekin.
Miren Landaburuk 57 urte ditu, eta Errekatxo familia-jatetxea kudeatzen du. Sukaldean, txuletoia eta arrautza frijituak piperrekin prestatuko dituzte Josebak eta Mirenek elkarrekin. Mirenek, gainera, ehizan aditua dela esango dio Josebari, eta tiro batzuk botatzera joango dira.
77 urteko Jose Miguel Alvarezek Errekatxo auzoko historia azaldu nahi izango dio Josebari. Alde batetik, gereziondoen eta gerezi-bilketak haranaren alde honetan izan duen garrantziaz arituko dira, eta, gainera, meategien garaiko hainbat oroitzapen ekarriko ditu gogora. Arrautza-esnearen aparra gingekin jango dute elkarrekin.
'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.