22:00etan
'Mende berria kantuz' ekitaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Euskaltzaindiaren 100. urtemugaren harira, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria koruak eta Gernikako Gaudeamus koralak hartzen dute parte Arriagan grabatutako emanaldian.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskaltzaindiaren 100. urtemugaren harira, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria koruak eta Gernikako Gaudeamus koralak Arriaga antzokian eskainitako Mende berria kantuz emanaldia izango da ikusgai, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en 22:00etan.
Urko Sangroniz eta Julia Foruria izan ziren zuzendariak, eta abesbatzekin batera Lauko Quartet taldeak eta Maddalen Arzallus bertsolariak hartu zuten parte.
Enrique Txurrukak abesbatzentzat moldatuta, honako abestiok izango dira entzungai: 'Arraroa','Gaztelugatxe', 'Aitarik ez dut', 'Bizkaia maite', 'Aitormena', 'Azken dantza', 'Baga biga klik', 'Sarri sarri', 'Lau Teilatu', 'Ilargia', 'Negua joan da' eta 'Euritan dantzan'.