22:30ean
Arabako patatari omenaldia, gaurko 'Juego de Cartas' saioan
EiTB
Marutegi, Aldaia, Zerua eta Nagusi jatetxeak nor baino nor gehiago arituko dira Javi Sierra sukaldariak aurkezten duen saioan.
Gaurko 'Juego de Cartas' saioan, Arabako patata omenduko dute, eta horretarako, Arabako lau jatetxe izango ditu lehiakide: Diego Gastañaresek Araian zuzentzen duen Marutegi jatetxea; Marta Amorren Aldaia jatetxea, Larreakoa; Aguraingo Zerua jatetxea, Antonio Vianaren eskutik; eta Murgiako Nagusi hotel-jatetxea, Montse Bohórquez buru duena.
'Juego de Cartas' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.