22:30ean
Txileko Santiagon izango da 'Vascos Por el Mundo' saioa gaur gauean
EiTB
Leyre Samanes kazetariak Txileko hiriburua ezagutuko du bertan bizi diren euskaldunen eskutik.
Gaur gauean, 'Vascos Por el Mundo' saioak Ozeano Atlantikoa zeharkatuko du munduko herrialderik estuena ezagutzeko: Txile. Leyre Samanes kazetaria Santiago hiriburuan ibiliko da, bertan bizi diren Ane, Aitor, Iker, Diego, Iñigo, Rubén eta Izaskun euskaldunekin.
Ozeano Pazifikotik 100 kilometrora, Andeetako mendilerroak inguratzen du Santiago hiria. Zortzi milioi biztanle ditu, herrialde osoko herritarren % 40.
Kontinente osoan gehien hazi den ekonomia izanik, Hego Amerikako hiririk onena omen da Santiago negozioak egiteko. Horregatik, hainbat euskaldunek Euskadi eta Txile arteko 11.000 kilometroak egin dituzte lan aukera berrien bila.
Saioak, gainera, Valparaiso ezagutuko du, Pablo Neruda poeta handiaren bizilekua izan zen hiri bitxi eta koloretsua.
'Vascos Por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.