Audientzia
ETB-2ko 'El asesinato de Carrero Blanco', audientzia buru
A.E.
EITB
384.000 lagunek egin zuten bat telesailaren lehen zatiarekin.
Arrakastatsua izan zen ETB-2n El Asesinato de Carrero Blanco telebistarako egindako filmaren lehen zatia. Atzo gauean ordutegi nagusian eskaini zen eta tarte horretan saioarik ikusiena izan zen. El Asesinato de Carrero Blanco-k %14,4ko sharea izan zuen eta Euskadin eta eragin esparruan 155.000 ikus-entzule bataz beste. Horrez gain, 385.000 izan ziren uneren batean filmarekin bat egin zutenak. Ordutegi nagusian, ETB-2ren atzetik, Telecinco izan zen ordu horretan bigarren katerik ikusiena audientziaren %14,1ekin eta ondoren Cuatro katea %12,8ko audientzia zatiarekin.
Besteak beste, Unax Ugalde, Jose Angel Egido eta Anartz Zuazua ditu protagonista Carrero Blancoren atentatuaren inguruan BocaBocak egindako lanak. Datorren igandean, ekainaren 12an, izango da ikusgai bigarren zatia 22:00etatik aurrera.