Itxi

20:00etan

Baños de Ebro, arratsaldean, 'Historias a Bocados' saioan

EiTB

Leer en Castellano

Joseba Arguiñano Arabako Errioxako herri hau ezagutuko du bertoko auzokideen eskutik.

Joseba Arguiñano 'Historias a Bocados'eko aurkezlea. Irudia: EiTB

Joseba Argiñanok Baños de Ebro Arabako Errioxako herria ezagutuko du gaur 'Historias a Bocados' saioan.

Herriko upeltegi ezagunenen artean, Dominio del Berzal upetegia dago eta upeltegiko mahastietan arituko da Joseba lanean, Iñigo eta José Luis Berzal anaiekin. Amaitzean, txuletillak patata eta txorizoarekin jango dituzte.

Alfredo Garciak bizi osoa pasa du mahastietan lanean, eta Josebari azalduko dio azkeneko urteetan herriak eman duen aldaketa. Josebak gazta tarta goxoa prestatuko dio.

Brenda Agüero, maitasunak bultzatuta, etorri zen Kubatik Baños de Ebro herrira. Brendak bakailao kokotxak pil pilean prestatuko dizkio Josebari, eta José Ángel González bere senarrarekin jango dute.

'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai 20:00etan ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)