Audientzia
43. Euskal Herriko Dantza Txapelketaren emanaldia, euskaldunen artean nagusi
EiTB
Seguran ospatutako txapelketak % 5,1eko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 14,8ko kuota lortu zituen larunbat gauean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Larunbat gauean ETB1ek eskainitako 43. Euskal Herriko Dantza Txapelketak ikus-entzuleen harrera bikaina lortu zuen. Emanaldiak % 5,1eko audientzia-zatia bereganatu zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen % 14,8ko kuotarekin. Halaber, 167.000 ikus-entzuleko audientzia metatuta lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrek irabazi zuten Seguran jokatutako Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Bigarren postuan, Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta azpeitiarrak sailkatu ziren eta hirugarren saria Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiarrentzat izan zen.