Kargatzen...
Itxi

20:00etan

'Historias a Bocados' saioa Mutrikuko Olatz auzoan izango da arratsaldean

EiTB

Leer en Castellano

Joseba Arguiñano gaztandegi batera joango da, bi anaia aizkolarirekin bilduko da eta Santiago bidea egiten duten erromesak hartzn dituen jatetxea bisitatuko du.

Joseba Arguiñano Olatzeko bizilagunekin egongo da. Irudia: EiTB

Joseba Arguiñanok Mutrikuko Olatz auzoko zenbait bizilagunekin hitz egingo du gaur, 'Historias a Bocados' saioan.

Hasteko, Beñat Egaña eta Maitane Arrinda bikotearekin bilduko da. Goienetxe Gazta enpresa kudeatzen dute eta bertan dituzten 400 ardiek ematen duten esnearekin gazta egiten dute.

Ondoren, Ugaitz eta Aratz Mugerza anaia aizkolariekin egingo du topo. Mugerza anaiek ehizarako zaletasuna partekatzen dute eta baita lantegi berean lan egitea ere. Hori guztia gutxi balitz, baserri berean bizi dira. Aizkolarien arteko dema baten erdian harrapatuko ditu Josebak, entrenamenduetako errendimendua hobetzea da pike hauen helburua.

Zelaieta jatetxea Olatzen dagoen jatetxe berezia da. Mutrikuko auzo honetako bizilagunei eta ingurukoei zerbitzua eskaintzeaz gain, urtero Santiago bidea egiten duten  milaka erromesen bisitak hartzen ditu. Joseba tabernara sartuko da kafea hartzera eta Idurre Ezenarro ezagutuko du bertan. Iaz 166 herrialdetatik etorritako 25.000 lagunek tabernan zerbait hartu zutela kontatuko dio Josebari.

'Historias a Bocados' 20:00etan izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)