22:30ean
'Pasados por agua' komediaren estreinaldia, gaurko 'La Noche de...'n
EiTB
Saioak, gainera, 'El resplandor' pelikularen filmazio gogorra gogoratuko du eta Arnold Schwarzeneggerren inguruko erreportaje berezia eskainiko du.
Gaur, 'La Noche de...' saioak Pasados por agua komedia entretenigarria estreinatuko du telebistan. Adin krisi larria sufritzen duen gizon baten istorioa kontatzen du. Egoerak bultzatuta, gizonezkoen igeriketa sinkronizatuko talde bateko kide bihurtuko da, eta, talde horri esker, norabide berria emango dio bere bizitzari. Oliver Parker zinemagilearen gidaritzapean, Thomas Turgoose, Charlotte Riley, Rupert Garves, Jane Horrocks eta Jim Carter aktoreak ikusiko ditugu. Felix Linaresek filmazioaren eta aktore taldearen inguruko datu guztiak emango ditu.
Bestalde, Stanley Kubricken El resplandor pelikula klasikoaren grabazioak izan zituen zailtasunak ekarriko dizkigu gogora ETB2ko saioak.
Halaber, Terminator sagaren film berriaren estreinaldiaren harira, Arnold Schwarzenegger aktoreari buruzko erreportaje dibertigarria eskainiko dute.
Amaitzeko, Ovejas negras atalean, Hollywoodeko aktore ospetsu baten aita mafiarentzat lan egiten zuen hiltzaile profesionala zela jakingo dugu.
'La Noche de... Pasados por agua' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.