21:00etan
Naufragoa hizpide, larunbateko 'Ipupomamua' saioan
A.H.
EITB
Gulliverren bidaiak eta Robinson Crusoe bezalako istorioak gogoratuko dira, besteak beste.
Larunbat honetako ''Ipupomamua'' saioak ipuinetan hamaika aldiz erabili izan den gai bat izango du hizpide, naufragoa, eta gai honen inguruko hiru elkarrizketa egingo ditu Iban Garatek. Lehenik eta behin, Santi Gonzalez eta Paolarekin izan da belontzi batean Ziburun. Paola, munduari hainbat bira egin dizkion Amaiur Alfaroren ikasle eta jarraitzailea da. Gero, Santi Gonzalezekin izango da saioa, berak idatzi baitu Aventura a toda vela liburua. Eta azkenik, Uxue Alberdirekin arituko dira solasean, berak itzuli duelako Kensukeren Mundua liburua.
Haurren tartean, bestalde, Hondarribiako Talaia ikastolakoak izango dira protagonista larunbateko saioan, eta Rita Robinson liburuaren zatiak irakurriko dituzte. Andres Gostin, ''Ipupomamua'' saioko zine adituak, lan izugarria izan du aukeraketa egiterako orduan, eta azkenean bi film xehetuko ditu: Los viajes de Gulliver 2010 eta Robinson Crusoe entzutetsuak.
Saioaren ilustratzaileak, Aitziber Alonsok, Chris Riddell-en Gulliver liburuko marrazkera eta irudien estiloa aztertu eta konprenitzen lagunduko du. Eta asteroko ipuin kontaketan, Ixabel Agirresarobek El Naufragio del Zéfiro kontatuko du.
''Ipupomamua'' larunbat honetan eskainiko da 21:00tatik aurrera ETB-1en.