Itxi

22:30ean

Bolonian izango da 'Vascos por el Mundo' saioa gaur gauean

EiTB

Leer en Castellano

Amaiur Elizari kazetariak Italiako hiria eta Emilia-Romagna eskualdean ezagutuko ditu Iñigo, Iñaki, Maite, Elena eta Mercedes euskaldunen eskutik.

'Vascos por el Mundo' Bolonian. EiTBko bideo batetik ateratako irudia

Italiako iparraldean eta Apenino mendien itzalean dagoen Emilia-Romagna eskualdean murgilduko da 'Vascos por el Mundo' saioaren gaurko atala. Amaiur Elizari kazetariak Bolonia hiriburua eta inguruko herriak ezagutuko ditu bertan bizi diren bost euskaldun lagun dituela: Iñigo, Iñaki, Maite, Elena eta Mercedes.

Boloniak mundu osoko erdigune historiko zaharrenetakoa du, eta bertan jaio zen hegoaldeko lehen unibertsitatea. Gaur egun, mundu osoko hiriburu unibertsitarioa da, eta hiriko biztanleen herenak bertan ikasten du.

Saioak, gainera, eskualde horretako gastronomia ezagutu, eta bertako produktu tradizionalak dastatuko ditu: mortadela, gaztak, Boloniako erara egindako saltsa, tortelliniak eta Modenako ozpina.

Bolonia alde batera utzi eta eskualdeko beste herri batzuk ere bisitatuko ditu saioak, Modena eta Ferrara herriak, besteak beste. Maranellon amaituko dute bidaia, Ferrari autoen fabrikan.

'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)