22:15ean
Elikadurak gure osasunean duen eraginaz arituko dira, gaur, '360º' saioan
EiTB
'Comer mal mata' izeneko erreportajea prestatu du Eider Hurtadok aurkezten eta zuzentzen duen saioak.
Euskaldunon elikadura izango dute aztergai aste honetan '360º' saioan. EAEn bederatzi lagunetik bat gaizki jatearen ondorioz hiltzen da urtero, eta munduan, berriz, 11 milioi pertsona. Eider Hurtadok gidatzen duen saioko ikerketa taldea zenbait aditurekin mintzatuko da, gaixotasunak sortzen dituzten jakien inguruan eta elikagai-industriaren jardueraren inguruan, osasunarentzat kaltegarria den informazioa ezkutatzen ote duten argitu asmoz.
Miguel Ángel Martínez-González UNAVeko Osasun Publikoko katedradunarekin osasunarentzat kaltegarriak diren jakien zerrenda osatuko dute. Bittor Rodríguez UPV/EHUko Farmazia Fakultateko ikertzailearen bitartez jakingo dute zenbait produktuk gehiegizko azukrea dutela, batez ere umeei zuzendutako jakiek.
Elikagaigintzak osagai batzuk ezkutatzeko erabiltzen dituen trikimailuei erreparatuko diete. Osasunarentzat garrantzitsua izan daitekeen informazioa ezkutatzen ote diguten jakin nahi izango dute. Antonio Martínez Ron kazetari eta zientzia dibulgatzaileak manipulazio hori frogatu ahal izan du garagardoaren inguruan egindako ikerketa baten emaitzak ikusi ondoren.
Kasu bakanak diruditen arren, presioak Osasunaren Mundu Erakundearengana iritsi direla baieztatuko du erakunde honen aholkulari izandako Rafael Bengoak.
Comer mal mata erreportajea gaur izango dugu ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.