Kargatzen...
Itxi

22:15ean

'Errementari' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, ETB1en

EiTB

Leer en Castellano

Paul Urkijok zuzendutako filmak Kandido Uranaga, Ramon Agirre, Eneko Sagardoy eta Uma Bracaglia aktoreak ditu protagonista.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, ETB1ek Errementari filmaren estreinaldia eskainiko du telebistan, 22:15ean. Alex de la Igelsiak ekoiztutako pelikula da eta Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren lehen film luzea.

Arabako herrixka batean kokatzen da istorioa, 1833ko lehen Gerra Karlista hasi eta hamar urte geroago. Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera eramango dute. Patxi da errementaria, eta inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta deabruekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Uxue izeneko neska txiki batek errementariaren etxe misteriotsuan sartzea lortuko du.

Kandido Urangak egiten du Patxi errementariaren papera. Aktore zerrenda osatzen dute, besteak beste, Ramon Agirre, Eneko Sagardoy, Gorka Aginagalde, Jose Ramon Argoitia, Itziar Ituño, Gotzon Sanchez eta Josean Bengoetxeak. Uma Bracaglia haurrak egiten du Uxuerena.

Errementari filmak Film Luze Onenaren Saria eta Ikusleen Saria eskuratu zituen Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 29. astean.

 

 

Bideoak (1)