Kirolak
Eskubaloia eta pilota, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
EHF txapelketako Ik Savehor vs Bidasoa Irun eta Lau T'erdiko Txapelketako Ezkurdia vs Jaka izango dira ikusgai.
Bidasoa Irun eskubaloi taldea. EiTBren bideo batetik hartutako irudia
Eskubaloiarekin hasiko da larunbateko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en. EHF txapelketako Ik Savehor vs Bidasoa Irun neurketa izango dugu ikusgai 16:00etan.
18:00etan pilotaren tartea zabalduko dute Iruñeko jaialdia eskaintzeko. Bi partida hauek eskainiko dira: Olaizola II-Imaz / Victor-Albisu eta Ezkurdia vs Jaka (4 ½-ko Txapelketa).