Kirolak
Saskibaloia eta pilota, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Endesa Ligako Lointek Gernika vs Quesos El Pastor eta Lau T'erdiko Txapelketako Altuna III vs Laso partidak eskainiko dira.
Esku pilota emanaldia EiTBn
Igandean zuzeneko bi emanaldi izango ditugu ETB1en eta eitb.eus-en. 12:00etan, Endesa Ligako Lointek Gernika vs Quesos El Pastor partida, eta 17:00etan pilota Bilboko Bizkaia pilotalekutik.
Hiru partida izango ditugu ikusgai: Irribarria-Zabaleta / Elezkano II-Galarza, Altuna III vs Laso (4 ½-ko Txapelketa) eta Dario-Erostarbe / Zabala-Untoria.
16:00etako herri kirolen tartean, bezperan Zamudion jokatutako Urrezko Aizkolarien Kopako kanporaketa eskainiko da. Hiru aizkolari izango dira nor baino nor gehiago: Mujika, Txapartegi eta Irazu.