Audientzia
'Comer mal mata' erreportajea, '360º' saioaren denboraldiko ikusiena
EiTB
Igandeko saioak % 9,1eko audientzia-zatia eta 240.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zituen.
Igandeko Comer mal mata erreportajea '360º' saioaren denboraldiko atalik ikusiena izan da, % 9,1eko audientzia-zatia bereganatuz. Halaber, Eider Hurtadok aurkeztutako saioak 240.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.
'360º' saioak gaixotasunak sortzen dituzten jakien inguruko erreportajea eskaini zuen eta, besteak beste, elikagai-industriaren jarduera aztertu zuen, osasunarentzat kaltegarria den informazioa ezkutatzen ote duten argitzeko.