Audientzia
Asteleheneko 'A Bocados' saioa, inoizko atalik ikusiena
EiTB
Ander Gonzalezek eta Gabriela Uriartek gidatutako saioak % 12,3ko kuota bereganatu zuen, bere audientzia muga gaindituz.
Asteleheneko 'A Bocados' saioa inoizko atalik ikusiena izan zen. Ander Gonzalez sukaldariak eta Gabriela Uriarte nutrizionistak gidatutako saioak % 12,3ko kuota bereganatu zuen, bere audientzia muga gaindituz. Halaber, 212.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Asteleheneko atalean, Anderrek eta Gabrielak bi errezeta prestatu zituzten: txitxarro marinatuarekin ondutako porru erreak eta kumquat konfitatuak txokolatearekin. Nutrizio aholkuek eta elikagaien inguruko informazioak osatu zuten saioa.
'A Bocados' saioaren emanaldiaren ostean, ETB2ko gaueko programazioak ere harrera bikaina izan zuen. 'Teleberri'ren bigarren edizioa eguneko saiorik ikusiena izan zen, % 20,6ko audientzia-zatiarekin. Gainera, 336.000 ikus-entzulek bat egin zuten uneren batean Juan Carlos Etxeberriak gidatutako albistegiarekin Euskadin eta eragin eremuan.
Astelehenetako ordutegi nagusian, Javi Sierrak aurkeztutako 'Juego de Cartas' saioak audientziaren babesa lortu zuen, % 11,7ko kuota eskuratuta. Audientzia metatuari dagokionez, 250.000 ikus-entzule izan zituen Euskadin eta eragin eremuan.