16:30ean
'Yo Sé Más Que Tú' saioak 12.500 euroko zakua emango du gaur arratsaldean
EiTB
Irailean estreinatu zenetik emango duen bigarren zakua da.
'Yo sé más que tu' saioa 12.500 euroko zakua iragartzen. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Gaur arratsaldean, 'Yo Sé Más Que Tú' lehiaketak 12.500 euroko zakua emango du. Iñaki Urrutiak aurkezten duen saioak irailean estreinatu zenetik emango duen bigarren zakua da.
Asteazkeneko atalean, hiru talde arituko dira nor baino nor gehiago: Hiriburu, Lon Bingueros eta Los Mosqueteros. Talde bakoitzak hiru partaide izango ditu, eta gogor lehiatuko dira kutxa gotorra irekitzeko gakoa topatzeko.
Zallako Raul eta Alvaro Gordexola anaiek eta Joane ilobak osatzen dute Hiriburu taldea.
Los Bingueros taldeak hiru lagun bildu ditu: Luisfer (46 urteko Sestaoko informatikaria), Gustavo (42 urteko biologo bilbotarra) eta Guillermo (48 urteko ekintzaile bilbotarra).
Los Mosqueteros izenekoan, berriz, Natan (34 urteko Errenteriako musika irakaslea), Rosa (Irunen bizi den Malagako filologoa) eta Judith (geologo bilbotarra) daude.
'Yo Sé Más Que Tú' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 16:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.