Itxi

Ezohiko arraunlariak

''Vaya Semanita'' vs. ''El Conquistador'': Erronka Kontxako badian

E.O.

EITB

ETBko bi saioetako aurkezleek Donostiako badian arraunean egin behar izan dute eitb.com-ek Facebooken bultzatu zuen apustu batengatik.

Gaur, ekainak 13, ''''estropada'''' oso berezia ikusteko aukera izan da Donostiako Kontxako badian. Euskal Telebistako ''''Vaya Semanita'''' eta ''''El Conquis, la aventura'''' saioetako aurkezleak lehiatu dira eta piraguan joan behar izan dute Santa Klara uharteraino eitb.com-ek Facebooken inguruan martxan jarri zuen apustua galdu ostean.

Duela bi hilabete, Andoni Agirregomezkortak (''''Vaya Semanita'''') erronka bota zion Iñaki Lopezi (''''El Conquis, la aventura'''') Twitter bidez: Baietz ''''Vaya Semanita'''' saioak azkarrago lortu 100.000 jarraitzaile Facebooken ''''El Conquis, la aventura'''' saioak 50.000 baino. Galtzaileak ''''El Conquistador'''' saioko azken proba egin beharko zuen, baina Donostiako Kontxako badian. Biek galdu dutenez, aurkezleen arteko norgehiako ikusgarria izan da gaur goizean. Aurkezle lanetan, nor bestela, Julian Iantzi handia.

Lehia gogorra izan da eta bi aurkezleek kanpaina gogorra egin dute euren helburua lortzeko. Epea maiatzean bukatu zen eta emaitza honako hau izan zen: ''''Vaya Semanita''''k 85.000 jarraitzaile lortu zituen eta ''''El Conquistador''''ek 16.000.

Azken betebeharra epaile bat aurkitzea zen. Nor Jose Luis Korta baina egokiagoa? Oriotarrak eskarmentu handia du itsasoan eta lehiakideek behar zuten ''''lasaitasuna'''' eskaini die. Hori bai, proba hasi aurretik argi utzi du eskas samar ikusten zituela biak eta ''''barre pixka bat egitera'''' joan dela bera.

Hasieran parekatuta ibili diren arren, apostua aurrera zihoan heinean, aurkezleetako batek erraz hartu dio aurrea besteari. Nor izan ote da? Gehiago jakin nahi duenak hitzordu bat du ostegun honetan 22:15ean ''''Vaya Semanita'''' saioan. Ondoren, eitb.com webgunean ikusgai izango da norgehiagoka oso-osorik.