Asteartean ETB-1en
Orioko Balea Egunean izan da 'Kresala' saioa
A.A.
EITB
Horrez gain, txitxarroa arrantzatzera aterako dira eta Lekeitioko Isuntza arraun elkartea ezagutuko dute.
Orioko Balearen Egunean grabatutako erreportajea dakar aste honetan "Kresala" saioak. Bost urtetik behin Orioko herriak 1901eko maiatzaren 14garren egun hura gogora ekartzen du. Ospakizunetan, bost txalupak Kantauri itsasoko azken balea nola harrapatu zuten irudikatzen dute.
Bestalde, arrantza ontzi batean itsasoratuko dira txitxarrotara joateko eta Lekeitioko Isuntza arraun elkartera joango dira bisitan. Nola hasten dira arraunaren munduan gaztetxoak? Zerk animatzen ditu kirol hau praktikatzera? Horixe kontatuko dute entrenatzaile eta arraunlari gaztetxoek.
Sopelatik egingo ditu aurkezpenak aste honetan Pedro Garcia Larraganek, asteartean 23:20ean ETB-1en eta igandean 11:30ean ETB-2n.