22:30ean
Bizkaiko Enkarterri eta Meatzaldea bisitatuko ditu 'Juego de Cartas' saioak
EiTB
Zugastibide sagardotegia eta Gallarta Zaharra, La Capitana eta Gailurretan jatetxeak izango dira protagonistak.
Bizkaiko Enkarterri eta Meatzaldea eskualdeetako lau jatetxe izango dira nor baino nor gehiago gaur gauean 'Juego de Cartas' saioan: Estibaliz Olabarria gidari duen Gallarta Zaharra, Abanton; Trapagarango Zugazti-bide sagardotegia, Alfonso Loizaga buru duena; Pedro Luis Marquinaren La Capitana, Turtziozen, eta Karrantzako Gailurretan, Maika de Menak zuzentzen duen jatetxe eta landetxea.
'Juego de Cartas' gaur izango dugu ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30ean.