Audientzia
Lau T'erdiko Txapelketako finala, eguneko saiorik ikusiena
EiTB
Batez beste, 281.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen emanaldiak.
Igandean Euskal Telebistak zuzenean eskaini zuen Joseba Ezkurdia eta Jokin Altunaren arteko Lau T'erdiko Txapelketako finala eguneko emanaldirik ikusiena izan zen. Finalak, hain zuzen ere, 281.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Iruñeko Nafarroa Arena pilotalekuan jokatutako txapelketa arbizuarrak irabazi zuen bigarren urtez jarraian, Jokin Altuna 22-16 mendean hartuta.
Finalaren zuzeneko emanaldiak %23,1eko audientzia zatia izan zuen eta euskaldunen artean %32,0ra iritsi zen. Arratsaldeko tartean audientzian nagusi izan zen eta 211.000 ikus-entzuleko audientzia lortu zuen batez beste.